miércoles, 23 de noviembre de 2016

INFORMAZIOA BILATZEN...Euskal dantzak

Euskal dantzei buruzko informazio ona eta fidagarria bilatu nahian honako zeregin hauek aurkitu izan ditut; Euskal dantzak Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, sorturiko ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarriak dira. Dantzak Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera aldatu egiten dira, baita esanahia ere (jantziak, partaideak...). 

Informazio hau bilatu ahal izateko erreminta ezberdinak erabili ditut, hala nola, kakotxoak, zeinuak, bi puntuak...etab. 

  • Kakotxoen erabilera; euskal dantzen informazioa Google-ean kakotxoekin bilatzean agertutakoa  kakotxorik gabe aurkitutako informazio berdina izan da.

  •  Zeinu ezberdinen erabilera; zeinuak erabiltzerakoan bi zeinu ezberdin erabili izan ditut, alde batetik, + zinua eta bestetik, - zeinua.
  1.  + zeinua bilaketan gehitzean, hau da, euskal dantzak +bizkaia,  Bizkaian euskal dantzei buruz dauden biltzarrak eta elkarte ezberdinak aurkitzako balio izan da. Baita, Bizkaiko Euskal dantzak nolakoak diren jakiteko ere. 
                                                                            





    2. - zeinua bilaketan gehitzerakoan, hau da, euskal dantzak -nafarroa herrialdea, Euskal dantzei buruzko           informazioa agertzen da, Nafarroan dauden euskal dantzaei buruzko informazioa agertu barik. 

  • Bi puntuak erabiltzerakoan; bi puntuak bilaketa honetan erabiltzeko data baten barruan jarri ditut, hau da, (euskal dantzak 1997...2016) bilatu dut, honela, euskal dantzei buruzko informazioa agertzen da baina epe horiena soilik.                                                                                                        


ONDORIOAK; 
Informazio honen bilaketa egin ondoren, informazioa bilatzeko teknika baliagarri berriak ikasi eta ezagutu ditut. Nola hitz edo esaldi bat bilatzerakoan, erraminta eta parametro ezberdinez baliatuz iturri ezberdinetako informazioa agertzen den. Informazio zehatz horren hitz kakoak bilaketa egiterakoan duten garrantzia kontuan izan behar dugun parametroa da. Erraminta ezberdin hauek erabiltzean bilaketak egitea guztiz errazagoa bilakatzen da.  




miércoles, 9 de noviembre de 2016

VOKI

NIRE VOKI-a

IKT ERABILI HAUR HEZKUNTZAN

Zergatik txikitatik ikt-ren erabilera ikasi behar dugu? Hau ulertu ahal izateko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari. Gaur egungo gizartean oinarrituz, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, mugikorrak, tabletak, ordenagailua...? Gero eta teknologia gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude. Gainera, komunikatzeko eta harremantzeko aukera ematen digute, baita izandako esperientziak elkarbanatzeko ere. Egia esanda,  haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute.

Egoera honi aurre egin ahal izateko irakasleok erronka handia daukate : irakasleekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea, hau da "teknologiaren" munduan txikitatik sartzea. Egun, ikusi ahal dugunez egia da tresneriak ikastetxeen munduan sartu dira, baina zertarako erabiltzen dira tresna hauek?  Argi izan behar dugu, ikasleek trebatu ahal izateko irakasleok zanbait gaitasun izan behar ditugu, hala nola, erabiliko ditugun estrategiak, baliabideak...etb. 


Ikasgeletan, lehen, begirada atzera botako bagenu, jakintsuenak eta informazio iturri nagusienak irakasleak ziren, eta irakasleok guzti hau lortzearen euskarri gisa testu liburuak, entziklopediak, testu idatziak baita metodologia konduktistak zituzten. 

Baina aldatzeko garaia heldu da; Tekonologiak haurrengana heldu dira eta irakasleak eskoletan hau kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diote. IKT-ren tresnekin ikaskuntza aldatuz doa, orain entziklopedia batera jo beharrean interneten ageri diren informazioetara jotzen dute.

 Guzti hau lortu ahal izateko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, honetarako, adinaren arabera egokitutako tresnak erabili beharko dira. 

Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da. Trebezia eta helburu hauek ez dira lortuko behar den modu egokian egiten ez badugu, eta momentu ez egokietan erabiltzen baditugu.

Denbora pasa ahala, gero eta tekonologia tresna gehiago erabiliko dira. Azken batean, ikaskuntza IKT-an oinarrituko da. Ondorioz, horregatik izaten da ezinbestekoa txikitatik teknologia berrien erabilera ikastea.

Gehiago irakurri nahiez gero jo hona: klikatu hemen