miércoles, 9 de noviembre de 2016

IKT ERABILI HAUR HEZKUNTZAN

Zergatik txikitatik ikt-ren erabilera ikasi behar dugu? Hau ulertu ahal izateko begirada bota behar diogu bizi garen gizarteari. Gaur egungo gizartean oinarrituz, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, mugikorrak, tabletak, ordenagailua...? Gero eta teknologia gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude. Gainera, komunikatzeko eta harremantzeko aukera ematen digute, baita izandako esperientziak elkarbanatzeko ere. Egia esanda,  haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute.

Egoera honi aurre egin ahal izateko irakasleok erronka handia daukate : irakasleekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea, hau da "teknologiaren" munduan txikitatik sartzea. Egun, ikusi ahal dugunez egia da tresneriak ikastetxeen munduan sartu dira, baina zertarako erabiltzen dira tresna hauek?  Argi izan behar dugu, ikasleek trebatu ahal izateko irakasleok zanbait gaitasun izan behar ditugu, hala nola, erabiliko ditugun estrategiak, baliabideak...etb. 


Ikasgeletan, lehen, begirada atzera botako bagenu, jakintsuenak eta informazio iturri nagusienak irakasleak ziren, eta irakasleok guzti hau lortzearen euskarri gisa testu liburuak, entziklopediak, testu idatziak baita metodologia konduktistak zituzten. 

Baina aldatzeko garaia heldu da; Tekonologiak haurrengana heldu dira eta irakasleak eskoletan hau kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diote. IKT-ren tresnekin ikaskuntza aldatuz doa, orain entziklopedia batera jo beharrean interneten ageri diren informazioetara jotzen dute.

 Guzti hau lortu ahal izateko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, honetarako, adinaren arabera egokitutako tresnak erabili beharko dira. 

Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da. Trebezia eta helburu hauek ez dira lortuko behar den modu egokian egiten ez badugu, eta momentu ez egokietan erabiltzen baditugu.

Denbora pasa ahala, gero eta tekonologia tresna gehiago erabiliko dira. Azken batean, ikaskuntza IKT-an oinarrituko da. Ondorioz, horregatik izaten da ezinbestekoa txikitatik teknologia berrien erabilera ikastea.

Gehiago irakurri nahiez gero jo hona: klikatu hemen
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario